SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 12
Downloaden Sie, um offline zu lesen
LANGABEZIARI AURRE EGITEKO PLANA 2012
         GIZARTE ELKARRIZKETARAKO MAHAIAREN AKORDIOA

IX. legegintzaldia hasi zenetik, Eusko Jaurlaritzak Gizarte Elkarrizketarako Mahaia
osatzeko apustu sendoa egin du, erantzunkidetasunean oinarritutako eredu
soziolaborala berrestearren; horri esker, erabakien kalitatea areagotzeaz gain, gizarte
osoaren onarpena biderkatu egiten da, gizarte-solaskideen bermea duelako.

 Legegintzaldiaren hasieratik, enpresaburuen elkarte eta sindikatuen eta Eusko
Jaurlaritzaren arteko elkarrizketako eta eztabaidako prozesuari ekin diogu Gizarte
Elkarrizketarako Mahaian; horren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoan
enpleguaren egoeraren diagnostikoa egitean oinarrizko adostasunetara iritsi gara,
baita egoerari aurre egiteko abiarazi behar diren berehalako ekintzako neurriei eta
neurri sakonagoei dagokienez ere.

Hiru hilabete lehenago Nazioarteko Moneta Funtsak egindako aurreikuspenak zuzendu
egin dituzte berriki, beherantz zuzendu ere; zuzenketa horrek ekonomia, oro har,
geldialdian sartzen ari dela eta krisia gogortzen ari dela ohartarazten digu. NMFren
ustez, munduko ekonomia % 3,3 haziko da 2012an, hau da, iraileko txostenean
aurreikusitakoa baino zazpi hamarren gutxiago; aldiz, 2013rako % 3,9ko hazkundea
aurreikusi du, aurreko aurreikuspenean baino sei hamarren gutxiago. Testuinguru horretan,
2012. urtean Europa atzeraldian sartuko dela aurreikusten da eta horrek inpaktu negatiboa
izango du lan-merkatuan, bereziki, Espainian eta Italian, datozen bi urteotarako hazkunde-
itxaropenak nabarmen murriztu dituztelako.

Aurreikuspen horiek bat datoz Espainiako Bankuak 2012ko urtarrilean Buletin
Ekonomikoan argitaratu duenarekin; izan ere, Espainiako ekonomiaren BPGaren
jaitsiera nabarmena (% –1,5) aurreikusten du 2012rako eta 2013rako hazkunde ia
nulua (% 0,2).

2012rako gizartearen eta lanaren egoera latz horrek eragin negatiboa izango du Euskal
Autonomia Erkidegoan, Europako eta Espainiako ekonomiarekin elkarmendekotasun-
egoeran dagoelako eta Alemanian eta Frantzian ere hazkundea moteldu egingo delako —
eta EAEko esportazioen xede nagusi dira—; beraz, gure jardunak enplegu-galerak
minimizatzera eta enpleguei eustera bideratu behar ditugula adierazten digu
horrek, baina enplegu-aukera berriak sortzera bultzatzen jarraitzeari uko egin gabe.

EAEko egoera sozioekonomikoa Estatuko batez bestekoa baino zertxobait hobea
da eta Europako batez bestekoekin parekatzeko moduan dago magnitude
nagusietan baina, egun, ziurgabetasun-maila oso handia dela egiaztatu dugu,
finantza-esparruko tentsioen eraginez. Doitze-politiken ondorioz, barne-eskaria murrizten
ari da eta egoera horri finantza-esparruko tentsioak gehitzen badizkiogu, jarduera




                                                                                        1
ekonomikoa eragozten duen egoera izaten jarraituko dugu. Datu makroekonomikoak eta
gure ekonomiaren geldialdi-aurreikuspenak kontuan izanik, eta enpresek finantzaketarako
kredituak lortzeko zailtasunak dituztela ikusita, 2012an egoera oso konplikatua izango da.
Hori horrela izanik, gure indarrak zeintzuk diren identifikatu ditugu, sendotzeko, eta gure
ahuleziak definitu ditugu, gainditzeko; hartara, gure garapen-ereduaren iraunkortasuna
bermatu nahi dugu, orain arte lortutako ongizate-mailan atzera egiteko arriskurik ez
izatearren
       EAEko egoera sozioekonomikoa 2008tik dator, 2008. urtetik ekonomia
       aurreratuak pairatzen ari diren krisialdi sakonaren ondorio baita; krisialdi hori
       munduko finantza-sisteman izandako gorabeheren eraginez sortu zen eta, lehen
       esan dugunez, berriz ere gainbehera egiteko arriskuan dago, Eurogunean egindako
       murrizketa gogorren eta zor subiranoaren egoera kaskarraren eraginez. Horrela,
       bada, EAEko ekonomia 2012an ere kolokan egongo da.

       EAEn, industriak garrantzi erlatibo handia du BEGari (Europako batez
       bestekoa baino % 10 gehiago) eta enpleguari dagokionez, bereziki, metalurgian,
       garraio-materialean eta material elektrikoan; horregatik, oso kaltebera da
       krisiaren une gogorrenetan baina, errekuperazioaren bidea hartuta, gure ustez,
       munduko merkatuetan duen posizionamendu-maila handia baliatzeko aukera
       emango dio horrek.

       Euskal ekonomiak Espainiako esportazio-tasa handienetakoa du, bereziki,
       aeronautikaren sektorean, automozioan, ontzigintzan, etxetresna elektrikoetan eta
       makina-erremintan; beraz, euskal ekonomiaren irekiera-mailari erreparatuta,
       krisialditik ateratzeko gaitasun handiagoa izango duela pentsa dezakegu,
       kanpo-merkatuen errekuperazio-faktoreez baliatzeko aukera duelako. Gaur egun,
       Euskadik krisiari aurre egiteko faktore garrantzitsuenetako bat kanpo-sektorea da;
       izan ere, azken bi urteotan, esportazioak % 51 baino gehiago egin du gora.

       Baina euskal enpresek atzerrian presentzia izango dute baldin eta eskaintzen dituen
       produktu eta zerbitzuak kalitatezkoak eta berritzaileak badira. I+G+Bko
       inbertsioak gora egin du (2011. urtean, EAEko BPGaren % 2 baino gehiago
       bideratu zen soilik I+Gra), eta azpiegitura fisikoak, laguntza teknikoko azpiegiturak
       eta enpresen lehiakortasunari laguntzekoak ere oso onak izaki, krisialdiari aurre
       egiteko indarra eta enpleguari eusteko ahalmena izan badirela egiaztatu
       dugu. Izan ere, enplegua suntsitzen ari den arren, Euskadiko enplegu-mailak
       Espainiakoak baino handiagoak eta Europako batez bestekoaren antzekoak
       dira oraindik ere, eta krisialdia hasi zenetik, enpresa gutxien itxi diren autonomia-
       erkidegoa da (% 8,1 eta Estatuko batez bestekoa % 12,7 da).

       Dena dela, bada kezkatzeko moduko daturik: landunen bolumenari
       dagokionez, behera eta behera ari gara etengabe (% 1,1 aurreko hiruhilekoari
       dagokionez) eta langabezia-tasa hazten ari da, gutxi, baina etengabe (% 0,6
       azken hiruhilekoan). Jardueraren eta okupazioaren bilakaera ez da orekatua izan.
       sexuaren arabera; krisiaren ondorioz, gizonezkoen enplegu-tasa 2,43 puntu jaitsi da


                                                                                          2
azken urtean eta 6,6 puntu krisialdia hasi zenetik, hau da, 2008ko 4. hiruhilekotik
 gaur arte. Aldiz, emakumeen okupazio-tasa 1,6 puntu eta 0,6 puntu handitu da,
 hurrenez hurren, aldi horietan

 EAEn jarduera-tasa txikia da, batik bat, gazteenen eta zaharrenen lan-portaeragatik;
 tasa txiki hori eta adin-egitura zahartua izatea dira gure ahulezia nagusiak. Kalkuluen
 arabera, EAEn erroldatutako 849.100 etxekoen unitateetatik heren batean ez dago
 pertsona aktibo bat bera ere eta, nahiz eta hamar etxekoen unitatetatik seitan
 pertsona guztiak aktibo dauden, aurreko hiruhilekoan baino 8.400 gutxiago dira.
 Gainera, pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten etxekoen unitateak 37.700
 dira (guztizkoaren % 4,4), aurreko hiruhilekoan baino 1.800 gehiago.

 Langabezia-tasa % 11.2ra iritsi da dagoeneko; horrek esan nahi du 116.900
 pertsona daudela langabezian eta zenbateko hori 155.867ra igotzen da
 erregistratutako langabezia kontuan hartuz gero. Egoera horrek ondorio
 pertsonalak ez ezik, gizarte-arloko ondorioak ere eragiten ditu.

 Biztanleria aktiboaren prestakuntza-mailari dagokionez, unibertsitateko ikasketak
 egin dituztenen eta lanbide-heziketako tituludunen ehunekoa handia izaki,
 I+G+Barekin loturiko okupazioetara eta gure enpresen kalifikazio-premietara
 hobeto egokitu gara.

 Langabeziaren dimentsio sozialari erreparatuta, gure errealitatearen hiru
 alderdi nabarmenduko ditugu ondorio sozioekonomiko garrantzitsuak dituztelako:

- Gazteen egoera: Enplegu-suntsipenaren mailarik handienak EAEko gaztean
  artean gertatzen ari dira. BJAren arabera, EAEko gazteen langabezia-tasa % 24.2
  da eta gazte langabeen % 60k derrigorrezko irakaskuntzako ikasketak egin
  ditu, gehienez.

- Langabezia kroniko bihurtzea, luzaroko langabezia: Nazioarteko eta
  Europako krisialdia luze jotzen ari denez, EAEko langabetuen % 45ek
  urtebetetik gora darama egoera horretan (betiere BJAren azken datuen arabera).
  Azken urteotan, langabezia-prestazioak agortuta, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta
  jasotzeko premian dagoen biztanleriaren bolumenak gora egin du baina prestazio
  hori jasotzen zutenen kopurua ez da murriztu.

- Zona deprimituagoak izatea; hainbat eremu egoera latzagoan daude, krisiak
  eragin handia izan duen jarduerak edo sektoreak biltzen dituztelako edo beste
  faktore batzuengatik. Horren ondorioz, enplegu-erregulazioko espedienteak onartu
  behar izan dira eta langile asko geratu dira espedienteen eraginpean, erretiratzeko
  adinera iristeko gutxi falta dutela eta langabezian aldi luzeak egonik. Eskualdeei
  dagokienez, Ezkerraldea, Enkarterria, Ibaizabal, Bilbo, Behe Bidasoa,
  Debabarrena, Oarsoaldea, Aiaraldea eta Vitoria-Gasteiz daude egoera
  horretan, eta lurraldearen eta gizartearen kohesioa arriskuan jartzen dute.

                                                                                      3
Gure produkzio-sarearen portaera eta, batez ere, lan-merkatuaren portaera ikusita, epe
laburrean ezarri beharreko jardun berriak ezinbestekoak dira, krisiaren ondorioak arintzeko
eta errekuperazioa bizkortzeko, eta epe ertainean eta luzean, zabalkuntza-ziklo berria
sendotzeko eta horren amaieran antzeko egoerak saihesteko. Azken batean, azken
krisialdiaren ezaugarriak, lan-merkatuaren gaineko ondorioak, edota produkzio-sektoreetan
atzematen diren aldaketak kontuan izanik, erantzun berriak eskatzen dituen inflexio-
puntu bat gertatu dela esan daiteke, bai arlo ekonomikoan, bai lanaren esparruan.
Eusko Jaurlaritzak hori guztia kontuan izan du Enpleguaren Euskal Estrategia
osatzeko garaian; estrategia hori produkzio-indarguneen aprobetxamendu handienarekin
lotu behar da, batez ere, berrikuntzarako, bezeroen arretaren arloko, produktu eta
zerbitzuen kalitatearen hobekuntzarako eta esportaziorako ahalmenari dagokienez. Epe
laburrean, nazioartekotzea eta, epe ertain eta luzean, berrikuntza, hazkunde eta
lehiakortasuneko faktore erabakigarri bihurtu dira horrela, eta, beraz, baita Estrategiaren
aplikazioaldian enplegua sortzeko potentzialari dagokionez ere.
Aukera horien alderdi osagarria da, alde batetik, pertsonen kalifikazioa, enplegagarritasuna
eta moldagarritasuna hobetzeko premia, produkzio-testuinguruari behar bezala erantzuteko;
eta, beste aldetik, kolektibo kalteberenen alde orientatzen diren aukera-berdintasuneko
politikak lehenesteko premia, gizarte-talde jakin batzuentzat irisgarritasun eskasa duen lan-
merkatu dual bat sortzea saihestuz.
Gazteen kasua bereziki aipatu nahi dugu, horien laneratzeak krisialdiarekin bat egin
duelako, eta eragile sozioekonomikoen, erakunde-arlokoen eta enpresa-arlokoen baterako
jardun irmoa eskatzen du, galera konponezin bat saihesteko.
Eusko Jaurlaritzaren eta Akordio hau sinatu duten enpresaburuen elkarte eta sindikatuen
ustez, hazkunde ekonomikoari ezin zaio eutsi ez bada kalitatezko enplegu egonkorrik
sortzen eta, egungo krisi-egoera dela-eta, oso garrantzitsua da kolektibo kalteberenen
egiturazko langabezia ez finkatzea eta diru-sarreren bilakaera orekatuagoa ahalbidetzea,
hazkundea iraunkorragoa izan dadin.
Baina hori guztia lortzeko erakunde publikoen eta agente sozial eta ekonomikoen
arteko berehalako lankidetza behar-beharrezkoa da, politikaren, gizartearen eta
enpresaren arloko ekintzan helburu komunak betetzeko; izan ere, horrek eragin oso
positiboa izango baitu euskal gizartearen garapen orekatuan eta ongizatean, eta gure
herritarrek horixe baino ez baitute espero eta merezi, Euskadiko agente sozial eta sektore
guztiek esfortzu solidario eta koordinatua egitea, hain zuzen. Esfortzu hori agente
sozialekin hitzarmenak eginez gauzatu behar da.

2011-2014 aldiko Enpleguaren Euskal Estrategia (berriki onartu den estrategia)
erantzukizun-jarrera horren esparruan txertatu behar da eta ildo beretik jardungo
dugu, Euskal Enplegu Zerbitzu Publiko berezi batean oinarrituta, bat-
batekotasuna alde batera utzita eta seriotasunez eta koherentziaz jokatuz,
adostasunez eta egiturazko moduan eraikitzen ari garena indartuta; Zerbitzuaren




                                                                                           4
ikuspegi berria eman behar dugu, pertsonekin, enpresekin eta lurralde-orekarekin
konprometituta dagoen Zerbitzua izanik, betiere enpleguari dagokionez.

Gure ustez ere, egun bizi dugun egoeran, Eusko Jaurlaritzaren 2010-2013 aldirako
Enpresa Lehiakortasuneko Planean bildutako ildoak ez ditugu alde batera utzi
behar, krisiaren aurrean ezinbestekoa baita enpresei laguntzeko eta trakzio-
enpresak indartzeko estrategiak bultzatzea; horretarako, gure ekonomiaren irekiera,
berrikuntza eta maila teknologikoa indartu behar dira, lehiakortasunerako eta
ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren iraunkortasunerako gako-faktore
diren aldetik.
Oinarri horretan oinarrituta, eta zuzenean enplegu-politikei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak
eta agente sozialek zera lortu nahi dugu:

         o Lanbide eraginkor, adostu eta konprometitua osatzen
           jarraitzea.
         o Enplegua sustatzeko neurri zehatzak abiaraztea, 2012an
           gauzatzeko.


LANBIDEREN OINARRIAK SENDOTZEA

2012an langabezia-egoera latza datorkigu eta horri aurre egiteko garaian ez diogu bat-
batekotasunari tokirik utziko; politika aktiboak kudeatuko dituen erakundearen, hau da,
Lanbideren, oinarriak adostasunez finkatu eta sakonduko ditugu.

Lanbide sendotuko dugu, Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa den aldetik, gizarte-
elkarrizketari eta erakundeen lankidetzari begira, bereziki, tokiko eremuan, eta euskal
enpresa-sarearekin harreman zuzena eta estua izanik. Lan-merkatu jakin bat lortzea da gure
xedea, enpresen lehiakortasuna, pertsonen enplegagarritasuna eta kalitatezko enplegu
egonkorra ahalbidetuko dituen eta enplegu-aukerak zabalduko dituen lan-merkatua, hain
zuzen. Helburu horrekin, Euskal Enplegu Zerbitzua indartzeko asmoa dugu, enpresei
erreparatuta eta zerbitzuak pertsonalizatuta, baita ikerketa eta berrikuntza sustatuta ere,
enpleguaren eta prestakuntzaren eremuetan eta enplegua kudeatzeko eredu berrietan.

2012. urtean, LANBIDE Planaren alderdi garrantzitsuena izango da eta, horren
ildotik:

           •   Lanbideren zerbitzu-katalogoa erabat zabaltzeari ekingo zaio.

           •   Eta herritar guztiek zerbitzuan sartzeko eta erabiltzeko aukera izatea
               ahalbidetuko da.



                                                                                         5
Pertsonak, enpresak eta lurralde-oreka izango dira esfortzu adostu eta
konprometituaren ardatzak, Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan oinarrituta eta enpleguan
eragiten duten Eusko Jaurlaritzaren Sail guztiak jakinaren gainean eta ekiteko prest daudela,
jardun-ildo hauei dagokienez:


       PERTSONAK. Arreta indibidualizatua eta pertsonala zabalduko dugu
       orientazioko, prestakuntzako eta bitartekotzako zerbitzuen bitartez,
       herritarrek beren enplegagarritasuna hobetzeko eskubidea garatzeko tresna
       erabakigarriak diren aldetik, produkzio-sistemaren premiekin loturik eta kolektibo
       kalteberenei bereziki erreparatuta, hala nola, gazteei, emakumeei, etorkinei,
       desgaituei eta luzaroko langabetuei, betiere desegituratze- eta bazterkeria-egoerei
       aurrea hartzeko; hartara, gizarte-kohesioa areagotuko da.

       ENPRESAK. Enpresen eta langileen premiei (giza kapitalaren, enpleguaren eta
       prestakuntzaren alorreko premiei) erantzuteko zerbitzua garatuko dugu.
       Enpresa-ekimen berriak sortzera bultzatuko dugu eta autoenplegua indartuko dugu.

       LURRALDE KOHESIOA. Lurralde-kohesioa sustatuko dugu, enplegu-
       politikaren tokiko dimentsioa indartuta, tokiko agenteekin helburuak
       partekatzeko, konpromisoak zehazteko eta jardun-irizpideak definitzeko aukera
       ematen duten akordioen bitartez.


Baina orain arte egin duguna hobetzea ez da aski. Nazioartean eta Europan 2012rako
egoera ekonomiko oso konplikatua aurreikusten da; beraz, Euskadin enpleguari eusteko
esfortzuak eta langabeziaren aurkako ekimenak bultzatu behar dira, enpresen eta
enpleguaren eremuan Jaurlaritzaren ekintzari, oro har, koherentzia emanda Eta
horretarako, 2012an berehala garatuko ditugun neurri zehatz, espezifiko eta
erantsiak ezinbestekoak dira; hona hemen neurri horiek:


2012rako ENPLEGUA SUSTATZEKO NEURRIAK


       PERTSONAK

Jaurlaritzak eta agente sozialek batera jardunda, lan-arloko orientazioa eta informazioa,
Hasierako Lanbide Heziketa eta Enplegurako Lanbide Heziketa, eta irakaskuntza ez-
formalen eta lan-esperientziaren bitartez eskuratutako gaitasunak onesteko baliabidea
uztartuko dituen sistema bakarra bultzatzen jarraituko dugu. Hori guztia enpresekin lotura
handia izanik.

Horretarako, 2012an honako arlo hauek garatuko dira:



                                                                                           6
1.1. Orientazioa,    informazioa, laguntza, motibazioa eta aholkularitza
        pertsonalizatua emateko zerbitzua orokorra izango da, bereziki eta
        lehentasunez langabeei zuzenduta, beren prestakuntzako, enplegua
        bilatzeko, enplegua hobetzeko edo enpresa-ekimenak praktikan jartzeko
        ibilbide indibiduala kudeatzearren.

       Informazio eta Orientazio Profesionaleko Sistema Integratua garatuko da; bizitza
       aktibo osoan laguntza emateko izango da.

       Lanbide-heziketako zentroetatik eta unibertsitateetatik ikasle gazteei arreta emango
       zaie, lehenago.


   1.2. Lanbide-heziketa.
   2011-2013 Lanbide Heziketako Euskal Planaren esparruan, prestakuntza-ekintzak
   sendotzen jarraituko dugu, betiere lanbideak modu kalifikatuan garatzeko, enplegua
   lortzeko eta gizartearen, kulturaren nahiz ekonomiaren bizitzan modu aktiboan parte
   hartzeko gaitzen duten ekintzak badira; hezkuntza-sistematik, tituluak lortzea izango da
   xede, eta lan-sistematik, aldiz, profesionaltasun-ziurtagiriak lortzea.

   Horrela, bada, gure esfortzua honako hauetara bideratuko dugu: Hasierako Lanbide
   Heziketari dagokionez, zentro publikoetan eta itunpeko zentro pribatuetan; DBHko
   graduatu-titulurik ez duten 16-20 urte bitarteko gazteei zuzendutako Hasierako Lanbide
   Prestakuntzako Programei dagokienez, DBHko graduatu-titulua edo 1. mailako
   profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko; erdi- eta goi-mailako prestakuntza-zikloetako 2.
   mailan dauden ikasleei zuzendutako Prestakuntza Lantokietan, lan-mundua hobetu
   ezagutu dezaten eta haien enplegagarritasuna hobetzeko; LHko eta unibertsitateko
   titulua lortu dutenei zuzendutako Leonardo eta Erasmus Mugikortasun
   Programak, atzerriko hezkuntza-zentro eta enpresetarako mugikortasuna sustatzeko,
   lanbide-gaitasunak hobetzearren, enplegagarritasuna ahalbidetzearren eta, azken batean,
   beste kultura-ingurune batean prestakuntza osatzearren; Lanerako prestakuntza
   langabeentzat eta landunentzat, enpleguari eusteko, eta gure giza baliabideen
   kalifikazio-maila eta gure enpresen lehiakortasuna areagotzeko.


2012rako neurri berritzaileen artean, honako hauek bultzatuko dira bereziki:

       1.2.1. Lanbide-heziketako eskaintza partziala. Lanbide-heziketako ikastaro oso
              bat egiteko zailtasunak dituztenentz, ikastaroa modulutan banatuko delako.

       1.2.2. Lanbide Heziketa on-line. Lanagatik edo dena delakoagatik, lanbide-
              heziketako zentro batera joateko zailtasunak dituztenentzat; prestakuntza-
              zikloak moduluka eskainiko dira, ingurune birtual batean.


                                                                                         7
1.2.3. Enpleguarekin batera egiten den prestakuntza, prestakuntza hasten
      ari diren edo kalifikazio-maila txikia duten gazteei zuzenduta.
      Prestakuntza hori Prestakuntza eta Ikaskuntza Kontratu berriarekin loturik
      dago. Enplegurako Lanbide Heziketako Sistemaren edo hezkuntza-sistemaren
      esparruan emango da prestakuntza hori; beraz, profesionaltasun-ziurtagiri bat,
      lanbide-heziketako titulu bat edo egiaztatze partzial metagarri bat lortuko da,
      baita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua ere, titulu hori
      izan ezean. Bi programa-ildo garatuko dira:

               Hasierako lanbide-heziketan esperientzia pilotua, enpresekin
               ikaskuntzako eredu bat esperimentatzeko; EAEn berezko
               prestakuntza partekatuko eredu bat lortzera bideratuta.
               Etorkizuneko aukerak dituzten sektoreekin loturiko kalifikazioetan
               egingo da esperientzia pilotua.

               Kalifikaziorik ez duten gazte langabeak berreskuratzea, tituluekin
               edo profesionaltasun-ziurtagiriekin loturiko lanbide-heziketako
               prozesuen bitartez eta enpresetan ere jardunda, txandaka.

1.2.4. Langabezian dauden gazteek hizkuntzak ikasteko laguntzak emango
      dira, lan-merkatuan aukera gehien eskaintzen dituzten hizkuntzetan
      hizkuntza-gaitasunak eskura ditzaten eta gure enpresen nazioartekotze-
      prozesuetan lagun dezaten.

1.2.5. Prestakuntzako programak, praktikak eta lan-esperientziak egingo
      dira enplegu-nitxo berrietan, indartzen ari diren sektoreetan.

               Goi-mailako kalifikazioa duten gazteen kasuan, jarduera
               iraunkorretan espezializatzeko (enpresentzako ingurumen-
               zerbitzuekin, energia berriztagarriekin, ingurumen-heziketarekin,
               turismo iraunkorrarekin, garraio eta mugikortasun iraunkorrarekin,
               eraikinen ekoeraginkortasunarekin, produktu eta zerbitzuen
               ekodiseinuarekin eta abarrekin loturik), prestakuntza eta
               enpresetako praktikak uztartzen dituzten prozesu mistoen bitartez
               eta norbere konturako enplegurako aholkularitza eta laguntza
               barnean hartuta.

               Kalifikazio-maila txikia duten luzaroko langabeen kasuan, birgaitze
               eta eraikuntza iraunkorrean; ikaskuntzarako laguntza ez ezik,
               kontratazioa ere sartzen da, betiere eraikuntza iraunkorreko eredu
               baten arabera jarduten duten eraikuntza-enpresek egiten badute
               kontratua.

1.2.6. Prestakuntza eta praktikak uztartzen dituen plan bat diseinatuko da;
      praktikak euskal enpresetan edo atzerrian izan daitezke eta Lanbide
      Heziketako eta unibertsitateko titulua duten gazteei zuzenduko zaie.


                                                                                   8
1.2.7. Ikerketa eta berrikuntza bultzatuko da erreferentzia nazionaleko
         zentroen bitartez, lan-esparru jakin batean kalifikatutako erreferente
         bihurtzearren. Erreferentzia Nazionaleko Zentrotzat hartzeko hautagaitzak
         babestuko dira: Makina Erremintaren Institutua, fabrikazio mekanikoaren
         kasuan; Lasarteko zentroa, lurreko garraioaren kasuan, eta Sestaokoa, aldiz,
         industria-alorreko instalazio eta mantentzearen kasuan. 2012an ebatziko direla
         aurreikusten da.

1.3. Lan-esperientzia bidez eta prestakuntza-bide ez-formalen bitartez lortutako
    lanbide-gaitasunak onesteko, ebaluatzeko, egiaztatzeko eta erregistratzeko
    baliabidea garatu eta sendotuko da, agente sozialen lankidetza aktiboarekin.


   ENPRESAK

Lanbide produkzio-sareari begira jarriko dugu, bai enpresei zerbitzuak eskaintzeko,
bai enplegu-zerbitzuak elikatzeko. Politika aktiboen eta politika horiek kudeatzen
dituzten erakundeen eraginkortasuna handitu egingo da produkzio-sarearen ezaugarriak
hobeto ezagutzen diren heinean. Printzipio horren arabera jardun beharko du
Lanbidek. Horregatik, 2012. urtean:

1.4. Enpresa-sarearen egungo eta etorkizuneko problematika, joera eta premien
    jarraipena egiteko sistematikak garatuko dira, Lanbideren jarduna norabide
    egokian bideratzeko orientazioko, prestakuntzako eta bitartekotzako oinarrizko
    zereginetan.

1.5. Aplikazio informatiko bat garatuko da, produkzio-sarean bildutako
    informazioa Lanbideren departamentu eta jarduera guztietara bideratu ahal
    izateko.

1.6. Lanbidek enpresentzat eskaini beharreko zerbitzu espezifikoak diseinatuko
     dira eta, horiek garatzeko garaian, lankidetza-hitzarmenak egin ahal izango
     dira.
1.7. Ekintzailetza sustatuko da, lehiakortasuneko gako-faktore den aldetik.
     Enpleguari eusteko eta, bereziki, enplegua sortzeko enpresa-sarea biderkatu egin
     behar da; beraz, ekintzailetza sustatzea biziki garrantzitsua da.

Ildo beretik, 2012. urtean Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzua sortzea bultzatuko da
eta negozio berri bat sortzeko prozesuan balio-kate osoari laguntzeko neurriak
sustatuko dira: Kultura ekintzailea bultzatzeko neurriak gizartean eta hezkuntza-
ingurunean, prestakuntzaren bitartez, jakintzari dagokionez jarduera intentsiboa duten
arloetan, enpresetan, plataforma teknologikoetan eta unibertsitateetan; ideia eta
enpresa-proiektua zehazteko prozesuan aholkularitza, ekintzaileari laguntza
emanez, eta enpresa eratzeari dagokionez: sarbiderako leihatila bateratuta,
administrazio-izapideak erraztuta eta negozioa inkubatzeko baliabideak eta laguntza

                                                                                     9
eskainita (oinarri teknologikoa duten enpresa-proiektuak edo industria-arloko
   berritzaileak lehenetsiko dira, EAEko EBZen eta bestelako ekintzailetza-zentroen
   bitartez); enpresen barruan barne-ekintzailetzako metodologiak ezartzeko
   laguntza; enpresetan belaunaldi-txanda gertatzeko laguntza, plangintza baten
   barruan eta modu ordenatuan egin dezaten, finantza-baliabideak eskura izanik eta balio-
   suntsiketan arriskuak saihestuta.

   1.8. Autoenplegua eta indartzen ari diren sektoreetan enpresa berriak sortzea
        sustatuko dira.

Eta honako neurri hauekin jardunean jarraituko dugu:

   1.9. Enplegua sustatzeko neurriak bultzatuko dira kontratatzeko laguntzak
        emanez:

       1.9.1. Lana eta familia bateragarri egiteagatik lanaldi-murrizketa edo eszedentzia
             hartu dutenek hutsik utzitako postuak betetzeko enpresek langabeak
             kontratatzeko.
       1.9.2. Gizarteratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak edo gainbehera doazen
            zona edo sektoreetan kontratatzeko.


   1.10.      Gizarte-segurantzako kotizazio-gastuak ordaintzeko laguntzak
        sustatuko dira, langabezia kapitalizatzeko programaren ondorioz sortutako
        enpresa-ekimen berrietarako.


       LURRALDE KOHESIOA.

Lurralde-kohesioa lortzea oso garrantzitsua da gizartearen aurrerabidean eta, horretarako,
tokiko mailatik esku hartzea tresnarik egokiena izaten da. Tokiko dimentsioa indartuko
dugu Lanbidetik, honako hauen bitartez:

   1.11. Eskualdeko enplegu-planak sustatzea EAEko 30 eskualdeetan, betiere
           sustapen ekonomikoa, enplegua sortzea eta langabeziari aurre egitea
           oinarritzat hartzen dituen lurralde-arloko plangintza estrategiko batetik
           baldin badatoz, erakunde publiko eta pribatuekiko lankidetza-eredua finkatuta
           eta agente sozialen laguntzarekin. Hori guztia lortzeko:

       1.11.1. Plan horiek egiteko laguntzak emango dira.
       1.11.2. Enplegagarritasuna hobetzeko proiektuak bereziki finantzatuko dira,
             Lanbideren baliabide orokorretatik egin ezin bada.
       1.11.3. Zona deprimituagoetara (langabezia-tasa handiak dituzten eskualde eta
             udalerriak) baliabide gehiago bideratuko dira, ekonomia indartu eta
             aktibatzearren eta langabeak laneratzearren.

                                                                                       10
Ekintza horietarako guztietarako 321.466.814 euro bideratuko dira. Zenbateko horretan
sartuta daude honako hauek: Hezkuntza Sailetik eta Industria Sailetik sortutako
ekintzetarako sail horiek egindako ekarpenak (80.152.475 euro eta 32.000.000 euro,
hurrenez hurren).

Enpleguarekin zuzenean loturik, langabeziari aurre egiteko plan honetan Lanbideren
aurrekontuetan esleitutako 179.314.339 euro bideratuko dira, gehi 30.000.000 euroko
ezohiko funts bat, enpleguaren aldeko konpromisoarenak.

Jaurlaritzak Lanbideren aurrekontua errespetatzeko konpromisoa hartzen du, baita
enpleguaren aldeko konpromisoko ezohiko funtsarena ere; planaren egikaritzealdian ezin
izango dute murrizketarik jasan.
Eusko Jaurlaritzaren Sailetako administrazio-organo eskudunei dagozkien jardun eta
neurrien jarraipena alde batera utzi gabe, Eusko Jaurlaritzak akordio honen betetze-
mailaren jarraipen orokorra egiteko beharrezkoa den informazio guztia emango dio Gizarte
Elkarrizketarako Mahaiari; horretarako, jarraipen-batzorde bat sortuko da, ad hoc.
Akordio hau sinatzeak ez du esan nahi Eusko Jaurlaritza eta enpresaburuen elkarte nahiz
sindikatuak egiten ari diren elkarrizketa-prozesuaren edukiak agortu egiten direnik; aitzitik,
bi alderdiek prozesua garatzen jarraitzeko konpromisoa hartu dute.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 22a.




    Izpta.: Gemma Zabaleta Areta                      Izpta.: Nuria López de Guereñu Ansola
   Enplegu eta Gizarte Gaietako                          Confebask-eko idazkari nagusia
            Sailburua




       Izpta.: Unai Sordo Calvo                            Izpta.: Dámaso Casado Cuevas
     CCOOeko idazkari nagusia                                UGTko idazkari nagusia



                                     Patxi López Álvarez
                                          Lehendakaria




                                                                                           11

Weitere ähnliche Inhalte

Andere mochten auch

11hedabideak_txostena_eu.pdf
11hedabideak_txostena_eu.pdf11hedabideak_txostena_eu.pdf
11hedabideak_txostena_eu.pdfIrekia - EJGV
 
Informe_Ejecutivo_Test_RGI.pdf
Informe_Ejecutivo_Test_RGI.pdfInforme_Ejecutivo_Test_RGI.pdf
Informe_Ejecutivo_Test_RGI.pdfIrekia - EJGV
 
III Gazte Plana 2020.pdf
III Gazte Plana 2020.pdfIII Gazte Plana 2020.pdf
III Gazte Plana 2020.pdfIrekia - EJGV
 
11sv46_Euskal Soziometro aurkezpena.pdf
11sv46_Euskal Soziometro aurkezpena.pdf11sv46_Euskal Soziometro aurkezpena.pdf
11sv46_Euskal Soziometro aurkezpena.pdfIrekia - EJGV
 
10_trabajos_realizados.ppt
10_trabajos_realizados.ppt10_trabajos_realizados.ppt
10_trabajos_realizados.pptIrekia - EJGV
 
Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak
Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailakSei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak
Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailakIrekia - EJGV
 
REVERSE BP Presentation-P12.ppt
REVERSE BP Presentation-P12.pptREVERSE BP Presentation-P12.ppt
REVERSE BP Presentation-P12.pptIrekia - EJGV
 
bizitza kalitatea eta jasangarritasuna inkesta.pdf
bizitza kalitatea eta jasangarritasuna inkesta.pdfbizitza kalitatea eta jasangarritasuna inkesta.pdf
bizitza kalitatea eta jasangarritasuna inkesta.pdfIrekia - EJGV
 
01EeB_presentation.pdf
01EeB_presentation.pdf01EeB_presentation.pdf
01EeB_presentation.pdfIrekia - EJGV
 
Anexo empresas alimentaria 2012.pdf
Anexo empresas alimentaria 2012.pdfAnexo empresas alimentaria 2012.pdf
Anexo empresas alimentaria 2012.pdfIrekia - EJGV
 
Bilboko_15_M_ikerketa.pdf
Bilboko_15_M_ikerketa.pdfBilboko_15_M_ikerketa.pdf
Bilboko_15_M_ikerketa.pdfIrekia - EJGV
 
Afektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdf
Afektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdfAfektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdf
Afektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdfIrekia - EJGV
 
Erretzeko ohitura.pdf
Erretzeko ohitura.pdfErretzeko ohitura.pdf
Erretzeko ohitura.pdfIrekia - EJGV
 
Gaztea eta etxebizitza EAEn 2012.pdf
Gaztea eta etxebizitza EAEn 2012.pdfGaztea eta etxebizitza EAEn 2012.pdf
Gaztea eta etxebizitza EAEn 2012.pdfIrekia - EJGV
 
12SV50_soziometroa.pps
12SV50_soziometroa.pps12SV50_soziometroa.pps
12SV50_soziometroa.ppsIrekia - EJGV
 

Andere mochten auch (19)

11hedabideak_txostena_eu.pdf
11hedabideak_txostena_eu.pdf11hedabideak_txostena_eu.pdf
11hedabideak_txostena_eu.pdf
 
Informe_Ejecutivo_Test_RGI.pdf
Informe_Ejecutivo_Test_RGI.pdfInforme_Ejecutivo_Test_RGI.pdf
Informe_Ejecutivo_Test_RGI.pdf
 
2009 2013 jarduerak
2009 2013 jarduerak2009 2013 jarduerak
2009 2013 jarduerak
 
III Gazte Plana 2020.pdf
III Gazte Plana 2020.pdfIII Gazte Plana 2020.pdf
III Gazte Plana 2020.pdf
 
11sv46_Euskal Soziometro aurkezpena.pdf
11sv46_Euskal Soziometro aurkezpena.pdf11sv46_Euskal Soziometro aurkezpena.pdf
11sv46_Euskal Soziometro aurkezpena.pdf
 
10_trabajos_realizados.ppt
10_trabajos_realizados.ppt10_trabajos_realizados.ppt
10_trabajos_realizados.ppt
 
Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak
Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailakSei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak
Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak
 
REVERSE BP Presentation-P12.ppt
REVERSE BP Presentation-P12.pptREVERSE BP Presentation-P12.ppt
REVERSE BP Presentation-P12.ppt
 
12PRAUT_eu.pdf
12PRAUT_eu.pdf12PRAUT_eu.pdf
12PRAUT_eu.pdf
 
bizitza kalitatea eta jasangarritasuna inkesta.pdf
bizitza kalitatea eta jasangarritasuna inkesta.pdfbizitza kalitatea eta jasangarritasuna inkesta.pdf
bizitza kalitatea eta jasangarritasuna inkesta.pdf
 
01EeB_presentation.pdf
01EeB_presentation.pdf01EeB_presentation.pdf
01EeB_presentation.pdf
 
Anexo empresas alimentaria 2012.pdf
Anexo empresas alimentaria 2012.pdfAnexo empresas alimentaria 2012.pdf
Anexo empresas alimentaria 2012.pdf
 
AECT_Estatutuak.pdf
AECT_Estatutuak.pdfAECT_Estatutuak.pdf
AECT_Estatutuak.pdf
 
MPS 2011.pps
MPS 2011.ppsMPS 2011.pps
MPS 2011.pps
 
Bilboko_15_M_ikerketa.pdf
Bilboko_15_M_ikerketa.pdfBilboko_15_M_ikerketa.pdf
Bilboko_15_M_ikerketa.pdf
 
Afektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdf
Afektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdfAfektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdf
Afektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdf
 
Erretzeko ohitura.pdf
Erretzeko ohitura.pdfErretzeko ohitura.pdf
Erretzeko ohitura.pdf
 
Gaztea eta etxebizitza EAEn 2012.pdf
Gaztea eta etxebizitza EAEn 2012.pdfGaztea eta etxebizitza EAEn 2012.pdf
Gaztea eta etxebizitza EAEn 2012.pdf
 
12SV50_soziometroa.pps
12SV50_soziometroa.pps12SV50_soziometroa.pps
12SV50_soziometroa.pps
 

Ähnlich wie Langabeziaren aurkako plana.pdf

Comparecencia Sindicato LAB
Comparecencia Sindicato LABComparecencia Sindicato LAB
Comparecencia Sindicato LABRafaela Romero
 
2019ko Nafarroa eta Euskal Ekonomi laburpena eta 2020 aurreikuspenak
2019ko Nafarroa eta Euskal Ekonomi laburpena eta 2020 aurreikuspenak2019ko Nafarroa eta Euskal Ekonomi laburpena eta 2020 aurreikuspenak
2019ko Nafarroa eta Euskal Ekonomi laburpena eta 2020 aurreikuspenakLABORAL Kutxa
 
Gizarte Ekonomia estatistika 2018 eta aurrerapena 2019
Gizarte Ekonomia estatistika 2018 eta aurrerapena 2019Gizarte Ekonomia estatistika 2018 eta aurrerapena 2019
Gizarte Ekonomia estatistika 2018 eta aurrerapena 2019Irekia - EJGV
 
2021ko Euskal Ekonomiaren laburpena
2021ko Euskal Ekonomiaren laburpena2021ko Euskal Ekonomiaren laburpena
2021ko Euskal Ekonomiaren laburpenaLABORAL Kutxa
 
Azpiazu sailburuak 2019ko Aurrekontu Proiektua aurkeztu du Eusko Legebiltzarr...
Azpiazu sailburuak 2019ko Aurrekontu Proiektua aurkeztu du Eusko Legebiltzarr...Azpiazu sailburuak 2019ko Aurrekontu Proiektua aurkeztu du Eusko Legebiltzarr...
Azpiazu sailburuak 2019ko Aurrekontu Proiektua aurkeztu du Eusko Legebiltzarr...Irekia - EJGV
 
Euskal Ekonomia: 2022ko urtearen laburpena
Euskal Ekonomia: 2022ko urtearen laburpenaEuskal Ekonomia: 2022ko urtearen laburpena
Euskal Ekonomia: 2022ko urtearen laburpenaLABORAL Kutxa
 
2020 Euskal Ekonomiaren laburpena
2020 Euskal Ekonomiaren laburpena2020 Euskal Ekonomiaren laburpena
2020 Euskal Ekonomiaren laburpenaLABORAL Kutxa
 
Euskadiko Gizarte Ekonomiaren Estatistika
Euskadiko Gizarte Ekonomiaren EstatistikaEuskadiko Gizarte Ekonomiaren Estatistika
Euskadiko Gizarte Ekonomiaren EstatistikaIrekia - EJGV
 
Ekintzailetza Jarduerari Laguntzeko Erakunde Arteko Plana
Ekintzailetza Jarduerari Laguntzeko Erakunde Arteko PlanaEkintzailetza Jarduerari Laguntzeko Erakunde Arteko Plana
Ekintzailetza Jarduerari Laguntzeko Erakunde Arteko PlanaIrekia - EJGV
 
Berpiztu. Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Programa (2020-2024)
Berpiztu. Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Programa (2020-2024)Berpiztu. Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Programa (2020-2024)
Berpiztu. Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Programa (2020-2024)Irekia - EJGV
 
Euskadin soldata-arrakala txikitzeko Estrategia eta Plan Operatiboa
Euskadin soldata-arrakala txikitzeko Estrategia eta Plan OperatiboaEuskadin soldata-arrakala txikitzeko Estrategia eta Plan Operatiboa
Euskadin soldata-arrakala txikitzeko Estrategia eta Plan OperatiboaIrekia - EJGV
 
Egoera-diagnostikoa ecoeuskadi2020-laburpena
Egoera-diagnostikoa ecoeuskadi2020-laburpenaEgoera-diagnostikoa ecoeuskadi2020-laburpena
Egoera-diagnostikoa ecoeuskadi2020-laburpenaEcoEuskadi 2020
 
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsaila
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsailaJasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsaila
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsailaEcoEuskadi 2020
 
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiakEAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiakEcoEuskadi 2020
 
Marijo Aranguren - Elkarrizketa
Marijo Aranguren - ElkarrizketaMarijo Aranguren - Elkarrizketa
Marijo Aranguren - ElkarrizketaOrkestra
 
2012 2016ko Gobernu Programa
2012 2016ko Gobernu Programa2012 2016ko Gobernu Programa
2012 2016ko Gobernu ProgramaIrekia - EJGV
 
Aurrekontuak 2013 arrasate
Aurrekontuak 2013 arrasateAurrekontuak 2013 arrasate
Aurrekontuak 2013 arrasateGaizka Eraña
 
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatzaJasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatzaEcoEuskadi 2020
 

Ähnlich wie Langabeziaren aurkako plana.pdf (20)

Comparecencia Sindicato LAB
Comparecencia Sindicato LABComparecencia Sindicato LAB
Comparecencia Sindicato LAB
 
2019ko Nafarroa eta Euskal Ekonomi laburpena eta 2020 aurreikuspenak
2019ko Nafarroa eta Euskal Ekonomi laburpena eta 2020 aurreikuspenak2019ko Nafarroa eta Euskal Ekonomi laburpena eta 2020 aurreikuspenak
2019ko Nafarroa eta Euskal Ekonomi laburpena eta 2020 aurreikuspenak
 
Gizarte Ekonomia estatistika 2018 eta aurrerapena 2019
Gizarte Ekonomia estatistika 2018 eta aurrerapena 2019Gizarte Ekonomia estatistika 2018 eta aurrerapena 2019
Gizarte Ekonomia estatistika 2018 eta aurrerapena 2019
 
2021ko Euskal Ekonomiaren laburpena
2021ko Euskal Ekonomiaren laburpena2021ko Euskal Ekonomiaren laburpena
2021ko Euskal Ekonomiaren laburpena
 
Azpiazu sailburuak 2019ko Aurrekontu Proiektua aurkeztu du Eusko Legebiltzarr...
Azpiazu sailburuak 2019ko Aurrekontu Proiektua aurkeztu du Eusko Legebiltzarr...Azpiazu sailburuak 2019ko Aurrekontu Proiektua aurkeztu du Eusko Legebiltzarr...
Azpiazu sailburuak 2019ko Aurrekontu Proiektua aurkeztu du Eusko Legebiltzarr...
 
Euskal Ekonomia: 2022ko urtearen laburpena
Euskal Ekonomia: 2022ko urtearen laburpenaEuskal Ekonomia: 2022ko urtearen laburpena
Euskal Ekonomia: 2022ko urtearen laburpena
 
2020 Euskal Ekonomiaren laburpena
2020 Euskal Ekonomiaren laburpena2020 Euskal Ekonomiaren laburpena
2020 Euskal Ekonomiaren laburpena
 
Euskadiko Gizarte Ekonomiaren Estatistika
Euskadiko Gizarte Ekonomiaren EstatistikaEuskadiko Gizarte Ekonomiaren Estatistika
Euskadiko Gizarte Ekonomiaren Estatistika
 
Ekintzailetza Jarduerari Laguntzeko Erakunde Arteko Plana
Ekintzailetza Jarduerari Laguntzeko Erakunde Arteko PlanaEkintzailetza Jarduerari Laguntzeko Erakunde Arteko Plana
Ekintzailetza Jarduerari Laguntzeko Erakunde Arteko Plana
 
Berpiztu. Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Programa (2020-2024)
Berpiztu. Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Programa (2020-2024)Berpiztu. Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Programa (2020-2024)
Berpiztu. Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Programa (2020-2024)
 
dida0511.pdf
dida0511.pdfdida0511.pdf
dida0511.pdf
 
Euskadin soldata-arrakala txikitzeko Estrategia eta Plan Operatiboa
Euskadin soldata-arrakala txikitzeko Estrategia eta Plan OperatiboaEuskadin soldata-arrakala txikitzeko Estrategia eta Plan Operatiboa
Euskadin soldata-arrakala txikitzeko Estrategia eta Plan Operatiboa
 
Egoera-diagnostikoa ecoeuskadi2020-laburpena
Egoera-diagnostikoa ecoeuskadi2020-laburpenaEgoera-diagnostikoa ecoeuskadi2020-laburpena
Egoera-diagnostikoa ecoeuskadi2020-laburpena
 
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsaila
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsailaJasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsaila
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsaila
 
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiakEAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak
 
Marijo Aranguren - Elkarrizketa
Marijo Aranguren - ElkarrizketaMarijo Aranguren - Elkarrizketa
Marijo Aranguren - Elkarrizketa
 
2012 2016ko Gobernu Programa
2012 2016ko Gobernu Programa2012 2016ko Gobernu Programa
2012 2016ko Gobernu Programa
 
Aurrekontuak 2013 arrasate
Aurrekontuak 2013 arrasateAurrekontuak 2013 arrasate
Aurrekontuak 2013 arrasate
 
20120110 zerga politika modu errazean
20120110 zerga politika modu errazean20120110 zerga politika modu errazean
20120110 zerga politika modu errazean
 
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatzaJasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
 

Mehr von Irekia - EJGV

“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko batIrekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakAtzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakIrekia - EJGV
 

Mehr von Irekia - EJGV (20)

“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakAtzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
 

Langabeziaren aurkako plana.pdf

  • 1.
  • 2. LANGABEZIARI AURRE EGITEKO PLANA 2012 GIZARTE ELKARRIZKETARAKO MAHAIAREN AKORDIOA IX. legegintzaldia hasi zenetik, Eusko Jaurlaritzak Gizarte Elkarrizketarako Mahaia osatzeko apustu sendoa egin du, erantzunkidetasunean oinarritutako eredu soziolaborala berrestearren; horri esker, erabakien kalitatea areagotzeaz gain, gizarte osoaren onarpena biderkatu egiten da, gizarte-solaskideen bermea duelako. Legegintzaldiaren hasieratik, enpresaburuen elkarte eta sindikatuen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko elkarrizketako eta eztabaidako prozesuari ekin diogu Gizarte Elkarrizketarako Mahaian; horren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoan enpleguaren egoeraren diagnostikoa egitean oinarrizko adostasunetara iritsi gara, baita egoerari aurre egiteko abiarazi behar diren berehalako ekintzako neurriei eta neurri sakonagoei dagokienez ere. Hiru hilabete lehenago Nazioarteko Moneta Funtsak egindako aurreikuspenak zuzendu egin dituzte berriki, beherantz zuzendu ere; zuzenketa horrek ekonomia, oro har, geldialdian sartzen ari dela eta krisia gogortzen ari dela ohartarazten digu. NMFren ustez, munduko ekonomia % 3,3 haziko da 2012an, hau da, iraileko txostenean aurreikusitakoa baino zazpi hamarren gutxiago; aldiz, 2013rako % 3,9ko hazkundea aurreikusi du, aurreko aurreikuspenean baino sei hamarren gutxiago. Testuinguru horretan, 2012. urtean Europa atzeraldian sartuko dela aurreikusten da eta horrek inpaktu negatiboa izango du lan-merkatuan, bereziki, Espainian eta Italian, datozen bi urteotarako hazkunde- itxaropenak nabarmen murriztu dituztelako. Aurreikuspen horiek bat datoz Espainiako Bankuak 2012ko urtarrilean Buletin Ekonomikoan argitaratu duenarekin; izan ere, Espainiako ekonomiaren BPGaren jaitsiera nabarmena (% –1,5) aurreikusten du 2012rako eta 2013rako hazkunde ia nulua (% 0,2). 2012rako gizartearen eta lanaren egoera latz horrek eragin negatiboa izango du Euskal Autonomia Erkidegoan, Europako eta Espainiako ekonomiarekin elkarmendekotasun- egoeran dagoelako eta Alemanian eta Frantzian ere hazkundea moteldu egingo delako — eta EAEko esportazioen xede nagusi dira—; beraz, gure jardunak enplegu-galerak minimizatzera eta enpleguei eustera bideratu behar ditugula adierazten digu horrek, baina enplegu-aukera berriak sortzera bultzatzen jarraitzeari uko egin gabe. EAEko egoera sozioekonomikoa Estatuko batez bestekoa baino zertxobait hobea da eta Europako batez bestekoekin parekatzeko moduan dago magnitude nagusietan baina, egun, ziurgabetasun-maila oso handia dela egiaztatu dugu, finantza-esparruko tentsioen eraginez. Doitze-politiken ondorioz, barne-eskaria murrizten ari da eta egoera horri finantza-esparruko tentsioak gehitzen badizkiogu, jarduera 1
  • 3. ekonomikoa eragozten duen egoera izaten jarraituko dugu. Datu makroekonomikoak eta gure ekonomiaren geldialdi-aurreikuspenak kontuan izanik, eta enpresek finantzaketarako kredituak lortzeko zailtasunak dituztela ikusita, 2012an egoera oso konplikatua izango da. Hori horrela izanik, gure indarrak zeintzuk diren identifikatu ditugu, sendotzeko, eta gure ahuleziak definitu ditugu, gainditzeko; hartara, gure garapen-ereduaren iraunkortasuna bermatu nahi dugu, orain arte lortutako ongizate-mailan atzera egiteko arriskurik ez izatearren EAEko egoera sozioekonomikoa 2008tik dator, 2008. urtetik ekonomia aurreratuak pairatzen ari diren krisialdi sakonaren ondorio baita; krisialdi hori munduko finantza-sisteman izandako gorabeheren eraginez sortu zen eta, lehen esan dugunez, berriz ere gainbehera egiteko arriskuan dago, Eurogunean egindako murrizketa gogorren eta zor subiranoaren egoera kaskarraren eraginez. Horrela, bada, EAEko ekonomia 2012an ere kolokan egongo da. EAEn, industriak garrantzi erlatibo handia du BEGari (Europako batez bestekoa baino % 10 gehiago) eta enpleguari dagokionez, bereziki, metalurgian, garraio-materialean eta material elektrikoan; horregatik, oso kaltebera da krisiaren une gogorrenetan baina, errekuperazioaren bidea hartuta, gure ustez, munduko merkatuetan duen posizionamendu-maila handia baliatzeko aukera emango dio horrek. Euskal ekonomiak Espainiako esportazio-tasa handienetakoa du, bereziki, aeronautikaren sektorean, automozioan, ontzigintzan, etxetresna elektrikoetan eta makina-erremintan; beraz, euskal ekonomiaren irekiera-mailari erreparatuta, krisialditik ateratzeko gaitasun handiagoa izango duela pentsa dezakegu, kanpo-merkatuen errekuperazio-faktoreez baliatzeko aukera duelako. Gaur egun, Euskadik krisiari aurre egiteko faktore garrantzitsuenetako bat kanpo-sektorea da; izan ere, azken bi urteotan, esportazioak % 51 baino gehiago egin du gora. Baina euskal enpresek atzerrian presentzia izango dute baldin eta eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuak kalitatezkoak eta berritzaileak badira. I+G+Bko inbertsioak gora egin du (2011. urtean, EAEko BPGaren % 2 baino gehiago bideratu zen soilik I+Gra), eta azpiegitura fisikoak, laguntza teknikoko azpiegiturak eta enpresen lehiakortasunari laguntzekoak ere oso onak izaki, krisialdiari aurre egiteko indarra eta enpleguari eusteko ahalmena izan badirela egiaztatu dugu. Izan ere, enplegua suntsitzen ari den arren, Euskadiko enplegu-mailak Espainiakoak baino handiagoak eta Europako batez bestekoaren antzekoak dira oraindik ere, eta krisialdia hasi zenetik, enpresa gutxien itxi diren autonomia- erkidegoa da (% 8,1 eta Estatuko batez bestekoa % 12,7 da). Dena dela, bada kezkatzeko moduko daturik: landunen bolumenari dagokionez, behera eta behera ari gara etengabe (% 1,1 aurreko hiruhilekoari dagokionez) eta langabezia-tasa hazten ari da, gutxi, baina etengabe (% 0,6 azken hiruhilekoan). Jardueraren eta okupazioaren bilakaera ez da orekatua izan. sexuaren arabera; krisiaren ondorioz, gizonezkoen enplegu-tasa 2,43 puntu jaitsi da 2
  • 4. azken urtean eta 6,6 puntu krisialdia hasi zenetik, hau da, 2008ko 4. hiruhilekotik gaur arte. Aldiz, emakumeen okupazio-tasa 1,6 puntu eta 0,6 puntu handitu da, hurrenez hurren, aldi horietan EAEn jarduera-tasa txikia da, batik bat, gazteenen eta zaharrenen lan-portaeragatik; tasa txiki hori eta adin-egitura zahartua izatea dira gure ahulezia nagusiak. Kalkuluen arabera, EAEn erroldatutako 849.100 etxekoen unitateetatik heren batean ez dago pertsona aktibo bat bera ere eta, nahiz eta hamar etxekoen unitatetatik seitan pertsona guztiak aktibo dauden, aurreko hiruhilekoan baino 8.400 gutxiago dira. Gainera, pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten etxekoen unitateak 37.700 dira (guztizkoaren % 4,4), aurreko hiruhilekoan baino 1.800 gehiago. Langabezia-tasa % 11.2ra iritsi da dagoeneko; horrek esan nahi du 116.900 pertsona daudela langabezian eta zenbateko hori 155.867ra igotzen da erregistratutako langabezia kontuan hartuz gero. Egoera horrek ondorio pertsonalak ez ezik, gizarte-arloko ondorioak ere eragiten ditu. Biztanleria aktiboaren prestakuntza-mailari dagokionez, unibertsitateko ikasketak egin dituztenen eta lanbide-heziketako tituludunen ehunekoa handia izaki, I+G+Barekin loturiko okupazioetara eta gure enpresen kalifikazio-premietara hobeto egokitu gara. Langabeziaren dimentsio sozialari erreparatuta, gure errealitatearen hiru alderdi nabarmenduko ditugu ondorio sozioekonomiko garrantzitsuak dituztelako: - Gazteen egoera: Enplegu-suntsipenaren mailarik handienak EAEko gaztean artean gertatzen ari dira. BJAren arabera, EAEko gazteen langabezia-tasa % 24.2 da eta gazte langabeen % 60k derrigorrezko irakaskuntzako ikasketak egin ditu, gehienez. - Langabezia kroniko bihurtzea, luzaroko langabezia: Nazioarteko eta Europako krisialdia luze jotzen ari denez, EAEko langabetuen % 45ek urtebetetik gora darama egoera horretan (betiere BJAren azken datuen arabera). Azken urteotan, langabezia-prestazioak agortuta, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzeko premian dagoen biztanleriaren bolumenak gora egin du baina prestazio hori jasotzen zutenen kopurua ez da murriztu. - Zona deprimituagoak izatea; hainbat eremu egoera latzagoan daude, krisiak eragin handia izan duen jarduerak edo sektoreak biltzen dituztelako edo beste faktore batzuengatik. Horren ondorioz, enplegu-erregulazioko espedienteak onartu behar izan dira eta langile asko geratu dira espedienteen eraginpean, erretiratzeko adinera iristeko gutxi falta dutela eta langabezian aldi luzeak egonik. Eskualdeei dagokienez, Ezkerraldea, Enkarterria, Ibaizabal, Bilbo, Behe Bidasoa, Debabarrena, Oarsoaldea, Aiaraldea eta Vitoria-Gasteiz daude egoera horretan, eta lurraldearen eta gizartearen kohesioa arriskuan jartzen dute. 3
  • 5. Gure produkzio-sarearen portaera eta, batez ere, lan-merkatuaren portaera ikusita, epe laburrean ezarri beharreko jardun berriak ezinbestekoak dira, krisiaren ondorioak arintzeko eta errekuperazioa bizkortzeko, eta epe ertainean eta luzean, zabalkuntza-ziklo berria sendotzeko eta horren amaieran antzeko egoerak saihesteko. Azken batean, azken krisialdiaren ezaugarriak, lan-merkatuaren gaineko ondorioak, edota produkzio-sektoreetan atzematen diren aldaketak kontuan izanik, erantzun berriak eskatzen dituen inflexio- puntu bat gertatu dela esan daiteke, bai arlo ekonomikoan, bai lanaren esparruan. Eusko Jaurlaritzak hori guztia kontuan izan du Enpleguaren Euskal Estrategia osatzeko garaian; estrategia hori produkzio-indarguneen aprobetxamendu handienarekin lotu behar da, batez ere, berrikuntzarako, bezeroen arretaren arloko, produktu eta zerbitzuen kalitatearen hobekuntzarako eta esportaziorako ahalmenari dagokienez. Epe laburrean, nazioartekotzea eta, epe ertain eta luzean, berrikuntza, hazkunde eta lehiakortasuneko faktore erabakigarri bihurtu dira horrela, eta, beraz, baita Estrategiaren aplikazioaldian enplegua sortzeko potentzialari dagokionez ere. Aukera horien alderdi osagarria da, alde batetik, pertsonen kalifikazioa, enplegagarritasuna eta moldagarritasuna hobetzeko premia, produkzio-testuinguruari behar bezala erantzuteko; eta, beste aldetik, kolektibo kalteberenen alde orientatzen diren aukera-berdintasuneko politikak lehenesteko premia, gizarte-talde jakin batzuentzat irisgarritasun eskasa duen lan- merkatu dual bat sortzea saihestuz. Gazteen kasua bereziki aipatu nahi dugu, horien laneratzeak krisialdiarekin bat egin duelako, eta eragile sozioekonomikoen, erakunde-arlokoen eta enpresa-arlokoen baterako jardun irmoa eskatzen du, galera konponezin bat saihesteko. Eusko Jaurlaritzaren eta Akordio hau sinatu duten enpresaburuen elkarte eta sindikatuen ustez, hazkunde ekonomikoari ezin zaio eutsi ez bada kalitatezko enplegu egonkorrik sortzen eta, egungo krisi-egoera dela-eta, oso garrantzitsua da kolektibo kalteberenen egiturazko langabezia ez finkatzea eta diru-sarreren bilakaera orekatuagoa ahalbidetzea, hazkundea iraunkorragoa izan dadin. Baina hori guztia lortzeko erakunde publikoen eta agente sozial eta ekonomikoen arteko berehalako lankidetza behar-beharrezkoa da, politikaren, gizartearen eta enpresaren arloko ekintzan helburu komunak betetzeko; izan ere, horrek eragin oso positiboa izango baitu euskal gizartearen garapen orekatuan eta ongizatean, eta gure herritarrek horixe baino ez baitute espero eta merezi, Euskadiko agente sozial eta sektore guztiek esfortzu solidario eta koordinatua egitea, hain zuzen. Esfortzu hori agente sozialekin hitzarmenak eginez gauzatu behar da. 2011-2014 aldiko Enpleguaren Euskal Estrategia (berriki onartu den estrategia) erantzukizun-jarrera horren esparruan txertatu behar da eta ildo beretik jardungo dugu, Euskal Enplegu Zerbitzu Publiko berezi batean oinarrituta, bat- batekotasuna alde batera utzita eta seriotasunez eta koherentziaz jokatuz, adostasunez eta egiturazko moduan eraikitzen ari garena indartuta; Zerbitzuaren 4
  • 6. ikuspegi berria eman behar dugu, pertsonekin, enpresekin eta lurralde-orekarekin konprometituta dagoen Zerbitzua izanik, betiere enpleguari dagokionez. Gure ustez ere, egun bizi dugun egoeran, Eusko Jaurlaritzaren 2010-2013 aldirako Enpresa Lehiakortasuneko Planean bildutako ildoak ez ditugu alde batera utzi behar, krisiaren aurrean ezinbestekoa baita enpresei laguntzeko eta trakzio- enpresak indartzeko estrategiak bultzatzea; horretarako, gure ekonomiaren irekiera, berrikuntza eta maila teknologikoa indartu behar dira, lehiakortasunerako eta ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren iraunkortasunerako gako-faktore diren aldetik. Oinarri horretan oinarrituta, eta zuzenean enplegu-politikei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak eta agente sozialek zera lortu nahi dugu: o Lanbide eraginkor, adostu eta konprometitua osatzen jarraitzea. o Enplegua sustatzeko neurri zehatzak abiaraztea, 2012an gauzatzeko. LANBIDEREN OINARRIAK SENDOTZEA 2012an langabezia-egoera latza datorkigu eta horri aurre egiteko garaian ez diogu bat- batekotasunari tokirik utziko; politika aktiboak kudeatuko dituen erakundearen, hau da, Lanbideren, oinarriak adostasunez finkatu eta sakonduko ditugu. Lanbide sendotuko dugu, Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa den aldetik, gizarte- elkarrizketari eta erakundeen lankidetzari begira, bereziki, tokiko eremuan, eta euskal enpresa-sarearekin harreman zuzena eta estua izanik. Lan-merkatu jakin bat lortzea da gure xedea, enpresen lehiakortasuna, pertsonen enplegagarritasuna eta kalitatezko enplegu egonkorra ahalbidetuko dituen eta enplegu-aukerak zabalduko dituen lan-merkatua, hain zuzen. Helburu horrekin, Euskal Enplegu Zerbitzua indartzeko asmoa dugu, enpresei erreparatuta eta zerbitzuak pertsonalizatuta, baita ikerketa eta berrikuntza sustatuta ere, enpleguaren eta prestakuntzaren eremuetan eta enplegua kudeatzeko eredu berrietan. 2012. urtean, LANBIDE Planaren alderdi garrantzitsuena izango da eta, horren ildotik: • Lanbideren zerbitzu-katalogoa erabat zabaltzeari ekingo zaio. • Eta herritar guztiek zerbitzuan sartzeko eta erabiltzeko aukera izatea ahalbidetuko da. 5
  • 7. Pertsonak, enpresak eta lurralde-oreka izango dira esfortzu adostu eta konprometituaren ardatzak, Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan oinarrituta eta enpleguan eragiten duten Eusko Jaurlaritzaren Sail guztiak jakinaren gainean eta ekiteko prest daudela, jardun-ildo hauei dagokienez: PERTSONAK. Arreta indibidualizatua eta pertsonala zabalduko dugu orientazioko, prestakuntzako eta bitartekotzako zerbitzuen bitartez, herritarrek beren enplegagarritasuna hobetzeko eskubidea garatzeko tresna erabakigarriak diren aldetik, produkzio-sistemaren premiekin loturik eta kolektibo kalteberenei bereziki erreparatuta, hala nola, gazteei, emakumeei, etorkinei, desgaituei eta luzaroko langabetuei, betiere desegituratze- eta bazterkeria-egoerei aurrea hartzeko; hartara, gizarte-kohesioa areagotuko da. ENPRESAK. Enpresen eta langileen premiei (giza kapitalaren, enpleguaren eta prestakuntzaren alorreko premiei) erantzuteko zerbitzua garatuko dugu. Enpresa-ekimen berriak sortzera bultzatuko dugu eta autoenplegua indartuko dugu. LURRALDE KOHESIOA. Lurralde-kohesioa sustatuko dugu, enplegu- politikaren tokiko dimentsioa indartuta, tokiko agenteekin helburuak partekatzeko, konpromisoak zehazteko eta jardun-irizpideak definitzeko aukera ematen duten akordioen bitartez. Baina orain arte egin duguna hobetzea ez da aski. Nazioartean eta Europan 2012rako egoera ekonomiko oso konplikatua aurreikusten da; beraz, Euskadin enpleguari eusteko esfortzuak eta langabeziaren aurkako ekimenak bultzatu behar dira, enpresen eta enpleguaren eremuan Jaurlaritzaren ekintzari, oro har, koherentzia emanda Eta horretarako, 2012an berehala garatuko ditugun neurri zehatz, espezifiko eta erantsiak ezinbestekoak dira; hona hemen neurri horiek: 2012rako ENPLEGUA SUSTATZEKO NEURRIAK PERTSONAK Jaurlaritzak eta agente sozialek batera jardunda, lan-arloko orientazioa eta informazioa, Hasierako Lanbide Heziketa eta Enplegurako Lanbide Heziketa, eta irakaskuntza ez- formalen eta lan-esperientziaren bitartez eskuratutako gaitasunak onesteko baliabidea uztartuko dituen sistema bakarra bultzatzen jarraituko dugu. Hori guztia enpresekin lotura handia izanik. Horretarako, 2012an honako arlo hauek garatuko dira: 6
  • 8. 1.1. Orientazioa, informazioa, laguntza, motibazioa eta aholkularitza pertsonalizatua emateko zerbitzua orokorra izango da, bereziki eta lehentasunez langabeei zuzenduta, beren prestakuntzako, enplegua bilatzeko, enplegua hobetzeko edo enpresa-ekimenak praktikan jartzeko ibilbide indibiduala kudeatzearren. Informazio eta Orientazio Profesionaleko Sistema Integratua garatuko da; bizitza aktibo osoan laguntza emateko izango da. Lanbide-heziketako zentroetatik eta unibertsitateetatik ikasle gazteei arreta emango zaie, lehenago. 1.2. Lanbide-heziketa. 2011-2013 Lanbide Heziketako Euskal Planaren esparruan, prestakuntza-ekintzak sendotzen jarraituko dugu, betiere lanbideak modu kalifikatuan garatzeko, enplegua lortzeko eta gizartearen, kulturaren nahiz ekonomiaren bizitzan modu aktiboan parte hartzeko gaitzen duten ekintzak badira; hezkuntza-sistematik, tituluak lortzea izango da xede, eta lan-sistematik, aldiz, profesionaltasun-ziurtagiriak lortzea. Horrela, bada, gure esfortzua honako hauetara bideratuko dugu: Hasierako Lanbide Heziketari dagokionez, zentro publikoetan eta itunpeko zentro pribatuetan; DBHko graduatu-titulurik ez duten 16-20 urte bitarteko gazteei zuzendutako Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programei dagokienez, DBHko graduatu-titulua edo 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko; erdi- eta goi-mailako prestakuntza-zikloetako 2. mailan dauden ikasleei zuzendutako Prestakuntza Lantokietan, lan-mundua hobetu ezagutu dezaten eta haien enplegagarritasuna hobetzeko; LHko eta unibertsitateko titulua lortu dutenei zuzendutako Leonardo eta Erasmus Mugikortasun Programak, atzerriko hezkuntza-zentro eta enpresetarako mugikortasuna sustatzeko, lanbide-gaitasunak hobetzearren, enplegagarritasuna ahalbidetzearren eta, azken batean, beste kultura-ingurune batean prestakuntza osatzearren; Lanerako prestakuntza langabeentzat eta landunentzat, enpleguari eusteko, eta gure giza baliabideen kalifikazio-maila eta gure enpresen lehiakortasuna areagotzeko. 2012rako neurri berritzaileen artean, honako hauek bultzatuko dira bereziki: 1.2.1. Lanbide-heziketako eskaintza partziala. Lanbide-heziketako ikastaro oso bat egiteko zailtasunak dituztenentz, ikastaroa modulutan banatuko delako. 1.2.2. Lanbide Heziketa on-line. Lanagatik edo dena delakoagatik, lanbide- heziketako zentro batera joateko zailtasunak dituztenentzat; prestakuntza- zikloak moduluka eskainiko dira, ingurune birtual batean. 7
  • 9. 1.2.3. Enpleguarekin batera egiten den prestakuntza, prestakuntza hasten ari diren edo kalifikazio-maila txikia duten gazteei zuzenduta. Prestakuntza hori Prestakuntza eta Ikaskuntza Kontratu berriarekin loturik dago. Enplegurako Lanbide Heziketako Sistemaren edo hezkuntza-sistemaren esparruan emango da prestakuntza hori; beraz, profesionaltasun-ziurtagiri bat, lanbide-heziketako titulu bat edo egiaztatze partzial metagarri bat lortuko da, baita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua ere, titulu hori izan ezean. Bi programa-ildo garatuko dira: Hasierako lanbide-heziketan esperientzia pilotua, enpresekin ikaskuntzako eredu bat esperimentatzeko; EAEn berezko prestakuntza partekatuko eredu bat lortzera bideratuta. Etorkizuneko aukerak dituzten sektoreekin loturiko kalifikazioetan egingo da esperientzia pilotua. Kalifikaziorik ez duten gazte langabeak berreskuratzea, tituluekin edo profesionaltasun-ziurtagiriekin loturiko lanbide-heziketako prozesuen bitartez eta enpresetan ere jardunda, txandaka. 1.2.4. Langabezian dauden gazteek hizkuntzak ikasteko laguntzak emango dira, lan-merkatuan aukera gehien eskaintzen dituzten hizkuntzetan hizkuntza-gaitasunak eskura ditzaten eta gure enpresen nazioartekotze- prozesuetan lagun dezaten. 1.2.5. Prestakuntzako programak, praktikak eta lan-esperientziak egingo dira enplegu-nitxo berrietan, indartzen ari diren sektoreetan. Goi-mailako kalifikazioa duten gazteen kasuan, jarduera iraunkorretan espezializatzeko (enpresentzako ingurumen- zerbitzuekin, energia berriztagarriekin, ingurumen-heziketarekin, turismo iraunkorrarekin, garraio eta mugikortasun iraunkorrarekin, eraikinen ekoeraginkortasunarekin, produktu eta zerbitzuen ekodiseinuarekin eta abarrekin loturik), prestakuntza eta enpresetako praktikak uztartzen dituzten prozesu mistoen bitartez eta norbere konturako enplegurako aholkularitza eta laguntza barnean hartuta. Kalifikazio-maila txikia duten luzaroko langabeen kasuan, birgaitze eta eraikuntza iraunkorrean; ikaskuntzarako laguntza ez ezik, kontratazioa ere sartzen da, betiere eraikuntza iraunkorreko eredu baten arabera jarduten duten eraikuntza-enpresek egiten badute kontratua. 1.2.6. Prestakuntza eta praktikak uztartzen dituen plan bat diseinatuko da; praktikak euskal enpresetan edo atzerrian izan daitezke eta Lanbide Heziketako eta unibertsitateko titulua duten gazteei zuzenduko zaie. 8
  • 10. 1.2.7. Ikerketa eta berrikuntza bultzatuko da erreferentzia nazionaleko zentroen bitartez, lan-esparru jakin batean kalifikatutako erreferente bihurtzearren. Erreferentzia Nazionaleko Zentrotzat hartzeko hautagaitzak babestuko dira: Makina Erremintaren Institutua, fabrikazio mekanikoaren kasuan; Lasarteko zentroa, lurreko garraioaren kasuan, eta Sestaokoa, aldiz, industria-alorreko instalazio eta mantentzearen kasuan. 2012an ebatziko direla aurreikusten da. 1.3. Lan-esperientzia bidez eta prestakuntza-bide ez-formalen bitartez lortutako lanbide-gaitasunak onesteko, ebaluatzeko, egiaztatzeko eta erregistratzeko baliabidea garatu eta sendotuko da, agente sozialen lankidetza aktiboarekin. ENPRESAK Lanbide produkzio-sareari begira jarriko dugu, bai enpresei zerbitzuak eskaintzeko, bai enplegu-zerbitzuak elikatzeko. Politika aktiboen eta politika horiek kudeatzen dituzten erakundeen eraginkortasuna handitu egingo da produkzio-sarearen ezaugarriak hobeto ezagutzen diren heinean. Printzipio horren arabera jardun beharko du Lanbidek. Horregatik, 2012. urtean: 1.4. Enpresa-sarearen egungo eta etorkizuneko problematika, joera eta premien jarraipena egiteko sistematikak garatuko dira, Lanbideren jarduna norabide egokian bideratzeko orientazioko, prestakuntzako eta bitartekotzako oinarrizko zereginetan. 1.5. Aplikazio informatiko bat garatuko da, produkzio-sarean bildutako informazioa Lanbideren departamentu eta jarduera guztietara bideratu ahal izateko. 1.6. Lanbidek enpresentzat eskaini beharreko zerbitzu espezifikoak diseinatuko dira eta, horiek garatzeko garaian, lankidetza-hitzarmenak egin ahal izango dira. 1.7. Ekintzailetza sustatuko da, lehiakortasuneko gako-faktore den aldetik. Enpleguari eusteko eta, bereziki, enplegua sortzeko enpresa-sarea biderkatu egin behar da; beraz, ekintzailetza sustatzea biziki garrantzitsua da. Ildo beretik, 2012. urtean Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzua sortzea bultzatuko da eta negozio berri bat sortzeko prozesuan balio-kate osoari laguntzeko neurriak sustatuko dira: Kultura ekintzailea bultzatzeko neurriak gizartean eta hezkuntza- ingurunean, prestakuntzaren bitartez, jakintzari dagokionez jarduera intentsiboa duten arloetan, enpresetan, plataforma teknologikoetan eta unibertsitateetan; ideia eta enpresa-proiektua zehazteko prozesuan aholkularitza, ekintzaileari laguntza emanez, eta enpresa eratzeari dagokionez: sarbiderako leihatila bateratuta, administrazio-izapideak erraztuta eta negozioa inkubatzeko baliabideak eta laguntza 9
  • 11. eskainita (oinarri teknologikoa duten enpresa-proiektuak edo industria-arloko berritzaileak lehenetsiko dira, EAEko EBZen eta bestelako ekintzailetza-zentroen bitartez); enpresen barruan barne-ekintzailetzako metodologiak ezartzeko laguntza; enpresetan belaunaldi-txanda gertatzeko laguntza, plangintza baten barruan eta modu ordenatuan egin dezaten, finantza-baliabideak eskura izanik eta balio- suntsiketan arriskuak saihestuta. 1.8. Autoenplegua eta indartzen ari diren sektoreetan enpresa berriak sortzea sustatuko dira. Eta honako neurri hauekin jardunean jarraituko dugu: 1.9. Enplegua sustatzeko neurriak bultzatuko dira kontratatzeko laguntzak emanez: 1.9.1. Lana eta familia bateragarri egiteagatik lanaldi-murrizketa edo eszedentzia hartu dutenek hutsik utzitako postuak betetzeko enpresek langabeak kontratatzeko. 1.9.2. Gizarteratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak edo gainbehera doazen zona edo sektoreetan kontratatzeko. 1.10. Gizarte-segurantzako kotizazio-gastuak ordaintzeko laguntzak sustatuko dira, langabezia kapitalizatzeko programaren ondorioz sortutako enpresa-ekimen berrietarako. LURRALDE KOHESIOA. Lurralde-kohesioa lortzea oso garrantzitsua da gizartearen aurrerabidean eta, horretarako, tokiko mailatik esku hartzea tresnarik egokiena izaten da. Tokiko dimentsioa indartuko dugu Lanbidetik, honako hauen bitartez: 1.11. Eskualdeko enplegu-planak sustatzea EAEko 30 eskualdeetan, betiere sustapen ekonomikoa, enplegua sortzea eta langabeziari aurre egitea oinarritzat hartzen dituen lurralde-arloko plangintza estrategiko batetik baldin badatoz, erakunde publiko eta pribatuekiko lankidetza-eredua finkatuta eta agente sozialen laguntzarekin. Hori guztia lortzeko: 1.11.1. Plan horiek egiteko laguntzak emango dira. 1.11.2. Enplegagarritasuna hobetzeko proiektuak bereziki finantzatuko dira, Lanbideren baliabide orokorretatik egin ezin bada. 1.11.3. Zona deprimituagoetara (langabezia-tasa handiak dituzten eskualde eta udalerriak) baliabide gehiago bideratuko dira, ekonomia indartu eta aktibatzearren eta langabeak laneratzearren. 10
  • 12. Ekintza horietarako guztietarako 321.466.814 euro bideratuko dira. Zenbateko horretan sartuta daude honako hauek: Hezkuntza Sailetik eta Industria Sailetik sortutako ekintzetarako sail horiek egindako ekarpenak (80.152.475 euro eta 32.000.000 euro, hurrenez hurren). Enpleguarekin zuzenean loturik, langabeziari aurre egiteko plan honetan Lanbideren aurrekontuetan esleitutako 179.314.339 euro bideratuko dira, gehi 30.000.000 euroko ezohiko funts bat, enpleguaren aldeko konpromisoarenak. Jaurlaritzak Lanbideren aurrekontua errespetatzeko konpromisoa hartzen du, baita enpleguaren aldeko konpromisoko ezohiko funtsarena ere; planaren egikaritzealdian ezin izango dute murrizketarik jasan. Eusko Jaurlaritzaren Sailetako administrazio-organo eskudunei dagozkien jardun eta neurrien jarraipena alde batera utzi gabe, Eusko Jaurlaritzak akordio honen betetze- mailaren jarraipen orokorra egiteko beharrezkoa den informazio guztia emango dio Gizarte Elkarrizketarako Mahaiari; horretarako, jarraipen-batzorde bat sortuko da, ad hoc. Akordio hau sinatzeak ez du esan nahi Eusko Jaurlaritza eta enpresaburuen elkarte nahiz sindikatuak egiten ari diren elkarrizketa-prozesuaren edukiak agortu egiten direnik; aitzitik, bi alderdiek prozesua garatzen jarraitzeko konpromisoa hartu dute. Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 22a. Izpta.: Gemma Zabaleta Areta Izpta.: Nuria López de Guereñu Ansola Enplegu eta Gizarte Gaietako Confebask-eko idazkari nagusia Sailburua Izpta.: Unai Sordo Calvo Izpta.: Dámaso Casado Cuevas CCOOeko idazkari nagusia UGTko idazkari nagusia Patxi López Álvarez Lehendakaria 11