1. PROIEKTUA
4. mailako ikastaroak bi ikastaro ditu bere barnean: batetik, ikastaroa bera, programan ditugun helburuak eta
edukiak lantzeko bidea ematen diguna (ikastaro arrunta, beraz) eta, bestetik, PROIEKTUA, ikasle bakoitzak
egin beharko duzuena, ikastarotik kanpo eta irakaslearen tutoretzaren laguntzarekin.
4. mailako proiektuak honako ezaugarriak ditu:
• Ikasleak urtean zehar egin beharreko lana da. Esan dugun moduan, 4. mailako ikastaroarekin
paraleloan, baina ikastarotik kanpo.
• Ikastaroa gainditzeko ezinbesteko baldintza: nolabait esatearren, ikastaro honen produktua izango da.
Ikastaroa gainditu dugula esateko, proiektu hau 4. mailaren adierazle izan beharko du.
• HABEren azterketan parte hartzeko ezinbesteko baldintza. Azterketa egin ahal izateko, HABEk
homologatutako euskaltegi batek egiten duen ikastaroa gainditu behar da. Horrek emango dizue
aukera 4. mailaren agiri ofiziala lortzeko. Gainera, ezin dugua ahaztu HABEk egingo dizuen azterketa
zuen proiektuan oinarrituko dela. Alde horretatik, zeuk erabakiko duzue zein izango den zuen
azterketaren gaia.
• Oraintxe esan dugun bezala, proiektua egiteko, zeuek erabakiko duzue gaia eta ekintza
komunikatiboa.
• Lan hau, testu lauan, hamabi bat orrialdekoa izango da (18.000 bat karaktere zuriune gabe; 25.000 bat
zuriuneekin). Orain oso gauza luzea ematen du baina, idazten hasten zaretenean, aurreko pausuak
ganoraz bete baditugu, oso erraz ateratzen diren kopuruak dira. Hobe da zentratzea testuaren
hizkuntza-ezaugarrietan eta ez hainbeste kopuruan. Horrez gain, zuen lanari itxura dotoreagoa eman
nahi badiozue, oso interesgarria da grafikoak, irudiak eta bestelakoak ere txertatzea.
• Eginkizuna izateaz aparte, har ezazue zeuek egin beharreko benetako lan bat balitz bezala; eta,
benetakoa bada, orduan eta hobeto. Horixe izango da motibaziorik onena lan on bat egiten saiatzeko.
Ikastaroaren beraren orduez (eginkizunez, gure kasuan) gain, hamarna ordu tutoretza kontratatu dituzue,
zuen matrikula-sariarekin. Tutoretza-ordu horiek, hain zuzen ere, proiektu hau garatzeko erabiliko ditugu.
Ikastaroan zehar, hainbat hitzordu adostuko ditugu, proiektu honen garapenean egin beharreko jauzi
kualitatiboekin bat egiten saiatuko direnak. Batzuetan, orduak ez dira ordu izango eta, besteetan, ordu hori
luzatu egingo da. Hitzordu horien berri, ikastaro hasitakoan izango duzue.
Honela identifika ditzakegu jauzi kualitatibo horietako bakoitza:
GAIAREN ETA EKINTZA KOMUNIKATIBOAREN AUKERAKETA:
Proiektua bideratzeko, oso-oso inportantea da ondo zehaztea zein den zuen espezialitate-arloa. Denontzat
izaten da zaila, askotan, aditutzat hartzea geure burua; baina, ondo pentsatzen hasiz gero, ezin dugu inork
4. maila: proiektuaren ezaugarriak
2. ukatu badaudela hainbat gai hobeto maneiatzen ditugunak, dela lanagatik,
formazioagatik edo zaletasun hutsagatik.
Maiz, ikasleek hartzen dute gure 4. maila hau erronka bezala; hori dela eta, euren buruari ahalegin bikoitza
eskatu nahi izaten diote eta, ondorioz, ez dute ondo aukeratzen euren gaia. Horrek ondorio latzak izaten
ditu, proiektua garatzeko orduan, ze, egin behar duten testua tajuz egiten saiatzeaz aparte, indar dezente
eman behar izaten baitute zer esan behar duten erabakitzen. Ez genizueke ur handiegitan sartzea
gomendatuko, baizik eta ondoen dakizuen horretatik abiatzea.
Baina, gaia aukeratu dugula, ezin dugu edozein gauza ere egin gai horrekin. Ekintza komunikatiboa ere
aukeratu beharko dugu eta, hori, 4. mailaren adierazle izan beharko du eta luzera baldintzak-eta era
naturalean gordeko dituena.
EREDU BATEN IRAKURKETA ETA AZTERKETA:
Seguru egin nahi dugun horren antzekorik lehendik ere eginda dagoela. Inportantea da eredu egokiak
(ekintza komunikatiboaren baldintzak betetzen dituzten testu egokiak, alegia) aukeratzen jakitea.
Testu horien azterketatik, informazio izugarria aterako dugu, gure lana hobeto egiten lagunduko diguna.
GAIARI BURUZKO INFORMAZIOA JASO, AUKERATU ETA ANTOLATU:
Izan ere, zer esanik ez badugu, nekez beteko ditugu hainbeste orrialde. Beraz, dokumentazio-lan handia
etorriko da gero (nahiz eta, askoren kasuan, akaso dokumentazio-lan hori eginda edo egiten egongo zareten
).
Informazioa antolatzeko modua ere oso kontu garrantzitsua izango da, testu aberats eta irakurterraza egingo
badugu.
ERABAKIAK HARTU (ZEIN IZANGO DA SEKUENTZIA NAGUSIA?; INTERAKTIBOA EGINGO DUT?...):
Testuaren planifikazioa egin aurretik, kontuan izan beharko dugu zer egin nahi dugun benetan. Testua idatzi
eta, irakurri ondoren, zer itxura hartu duen ikusi barik, erabakiak hartu (zer egin nahi dut?) eta horren
arabera baloratu, berrikusketa saioetan.
PLAN OROKORRA ERABAKI:
Eskema erabaki, alegia. Zer egin nahi dugun erabaki dugunean, hurrengo urratsa izango da nola egin nahi
dugun erabakitzea. Honako galderei erantzun beharko diegu: Nondik nora eramango dut irakurlea? Noiz
komeni zait halako sekuentziak erabiltzea? Non sartu ditut alderik astunenak? Zer egingo dut hauek
arintzeko?...
4. maila: proiektuaren ezaugarriak
3. TESTUAREN GORPUTZA IDATZI:
Hartutako erabakien arabera, eta egindako planaren arabera, testu-zatiak osatzen joan. Inportantea izango
da, balorazioa eta berrikusketa errazteko, testua ez kontsideratzea, momentu honetan, bere osotasunean;
aitzitik, interesgarriagoa da sarrera eta amaierak beste momentu baten egitea, testuaren itxura osoa
aztertutakoan.
BERRIKUSKETA ETA BALORAZIOA. ALDERDI FORMALA:
Testu-gorputzaren ezaugarriak aztertzea, zuzentasunaren aldetik begiratuta. 4. mailaren helburu nagusia
testu egokiak sortzea bada ere, ezin dugu ahaztu testu horiek zuzenak behar dutela izan, goitik behera.
BERRIKUSKETA ETA BALORAZIOA. ALDERDI TESTUALA:
Testu-gorputzaren ezaugarriak aztertzea, egokitasunaren aldetik begiratuta.
TESTUAREN LEHEN BERTSIOA:
Testuari falta zaizkion elementuak gehituta, testu osoaren behin-behineko bertsioa egin.
BERRIKUSKETA OROKORRA:
Testu osoaren berrikusketa orokorra, alderdi guztietatik aztertuta. Hemen zehaztu beharko genuke zer falta
duen testuak, akaso, 4. maila emateko, edo, 4. maila eman arren zeintzuk dituen hobetzeko.
TESTUAREN BEHIN BETIKO BERTSIOA:
Ikasleak emango duena eta irakasleak baloratuko duena. Bertsio hau izango da lagina ikastaroa gainditu
den ala ez esateko.
4. maila: proiektuaren ezaugarriak