2. o Oso atsegina zen bizitza koloreen lurraldean. Denak elkarri bromak eginez ibiltzen ziren beti.
3. Egun batez, Urdinak esan zion Horiari: Zergatik esaten didazu hori? Kaixo, ez al zaude ondo? Aurpegi txarra daukazulako, hori-hori eginda zaude.
4. Barrez hasi ziren. Eta zuk, kolpea hartu al duzu? Zergatik esaten didazu hori? Ubelunea atera zaizulako. Ja, ja, ja Ja, ja Ja, ja, ja, ja Ja, ja, ja, Ja, ja Orduan Horiak esan zion Urdinari:
5. Hala zebiltzala, Gorria ikusi zuten eta broma bat egitera joan ziren. Lotsatu egin al zara? Ez. Zergatik? Gorria jarri zarelako. Ja,ja,ja Ja,ja Ja,ja
6. Gorriak eta Horiak asko maite zuten elkar. Horregatik, seme bat edukitzea erabaki zuten. Baina semetxoa jaio zenean, harriturik geratu ziren. Beste kolore berria atera zitzaien: laranja
7. Sinetsi ezinda egon ziren kolore berriari begira. Baina semetxoak osasun ona zeukala konturatzean, oso pozik jarri ziren eta festa handi bat antolatu zuten.
8. Eta festa hartan, oso lagun egin ziren Urdina eta Horia. Azkenean neskatila bat eduki zuten. Berria zen haren kolorea: BERDEA.
9. Gorria eta Urdina ere elkartu ziren eta bikiak izan zituzten. Lila kolorekoak jaio ziren biak.
12. Horrela, gero eta politagoa bihurtu zen k o l o r e e n lurralde hura.
13. Azkenean, bakoitza beste guztiekin maitemindu zen eta besarkada handi batean elkartu ziren. Besarkada honetatik, harritzekoa bada ere, atera zen kolore guztietan argiena: ZURIA.